2009/09/30

HELBURUA:
Boinas La Encartada Museoak Gabonetako lehiaketa bat antolatu du, ikastetxeei material birziklatuz egindako lanak museoaren aretoetan erakusteko helburuarekin. Era berean ikaslegoak ingurugiro hezkuntzaren barruko gaiak era praktiko baten landu ahal izango du.
Lehiaketaren oinarriak:
1. Parte hartzaileak:
Lehiaketan parte hartu eta sariak jaso ahal izango dituzte
• Izena eman eta lana epean eta ezarritako baldintzetan aurkezten duten ikastetxeak.
• Ikastetxe bakoitzak gehienez lan bi aurkeztu ahal izango du, izenemateko inskripzio orri bi bete beharko dituelarik. (Inskripzio orria museoaren webgunean eskuragai dago).
• Ikaslegoa Lehen Hezkuntzakoa izan behar da, hots, 1., 2. eta 3. mailetakoak. Haur hezkuntzako ikasleek parte hartu ahal izango dute lanaren oinarria estaltzen duen paper handi bat zein lanaren atzealdea osatzen duen papera apainduz.
2. Lanaren ezaugarriak:
Gaia: Gabonekin erlazionaturik, eta bereziki “belen”-en tradizioari lotuta, paisai bat egitea itxaroten da. Gutxienez, jaiotzaren irudia izan behar dute bai eta txapelaz jantzitako pertsonai bat.
Neurriak: Proiektua oinarri gogor baten gainean aurkeztua izan behar da (ohola, kontratxapatu, e.a.) eta onartuko diren gehienezko neurriak 2 m luze x 0,80 m zabal x 0,60 m altuera. Onartuko diren gutxieneko neurriak ostera 1,40 m luze x 0,70 m zabal. Lanaren gehienezko pisua 25 Kg.takoa izango da.
Materialak: hondar bai eta birziklatutako produktuak onartuko dira soilik, hots, papera, kartoia, plastikoak, porexpana, latak, poteak, botilak, burdin ariak, egurra, larrua, trapuak, oihalak, e.a. Egileak landutako material biodegradagarriak erabili ahal izango dira ere, adibidez,paperezko pasta, gatzarekin egindako pasta, ieltxoa, buztina, lokatza, hondarra, harriak, landare-materialak, e.a.
EZ DIRA ONARTUKO: Guztiz debekatuta egongo dira ingurugiroa kaltetzen duten materialak (uretan disolbatu ezin diren margoak, disolbatzaileak, kola ez biodegradagarriak) bai eta babestutakoak (goroldioa, gorostia, e.a)
3. Inskripzioak aurkezteko epea: 2009ko urriaren 9a, arratsaldeko 19:00tan izango da. Inskripzio orria behar den moduan bete egin beharko da eta museoan zuzenean aurkeztu zein postaz, edota posta elektronikoz ala faxez aurkeztu beharko da.
4. Gauzatze eta muntaia: Kurtsoaren lehenengo lau hilabetekoan ikasleek lanaren piezak ikastetxean egin beharko dituzte. Urriaren 30 eta abenduaren 16a bitartean, aldez aurretik museoarekin ordua adostuz, lanak museoaren aretoetara ekarriko dira beraien instalazio eta azkeneko detaileak bukatzeko asmoz. Ordutegia, astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etatik arratsaldeko 16:00ak arte. Museoak astoak edo lana aurkezteko eusgarriak eskainiko ditu.
5. Aurkezten diren lan guztiak museoan erakusgai izango dira abenduaren 17tik (goizeko 11:00etatik) 2010eko urtarrilaren 17rarte (arratsaldeko 15:00ak arte) museoa zabalik dirauen ordutegian.
6. Sariak eta dotazioak hurrengoak izango dira:
Autobusa eta landetxe batera bisita
a) lan orokor onena
b) prozesuaren dokumentazio lan onena
Autobusa eta naturaren zentru kultur batera bisita:
d) birziklapen emaitzarik zorrotzenari.
e) txapeldun pertsonai onena
Publikoaren saria 200 eurotakoa izango da. Erakusketa zabalik dagoen egunetan publikoaren bozka gehien jasotzen duen lanarentzako izango da.
Ikastetxe guztiak parte hartzeagatik diploma bat jasoko dute eta museora sartzeko 40 kideentzako sarrera bonua.
Sari hauek, salbuespen kasuetan izan ezik, ez dira metakorrak izango.
7. Epaimahaiaren osaketa: Lanak baloratuko dituen epaimahai izendatuko da. Bere erabakia apelaezina izango da, ta hurrengo pertsonez osotua izango da:
- museoaren patronatuaren kidea
- Enkarturrek izendatutako kidea
- artisautza alorreko kidea
- hezkuntza alorreko kidea
- ingurugiro eta birziklapenarekin erlazioa duen kidea
Idazkaritza lanak museoko zuzendariak egingo ditu eta erabakiaren akta altxatuko du.
8. Epaimahaiaren epaia eta sarien iragarpena: 2010eko urtarrilaren 14ean museoko zuzendaritzak irabazleei emaitzak jakinaraziko die bai telefono bai posta elektroniko bidez. Egun horretan bertan, publikoak emandako bozken zenbaketa egingo da eta kategoria horretako irabazlea jakinaraziko da.
9. Sari banaketa 2010eko urtarrilaren 15ean izango da goizeko 11:00etan museoko aretoetan. Sarituak zuzenenean etorri ahal izango dira ala beraiek izendatutako pertsona batez ordezkatuak (azken hau aurretiaz museoko arduradunei jakinaraziko zaio).
10. Lanak erakusketa bukatu eta 30 egunetako gehienezko epean batu ahal izango dira. Data hau igaro eta gero erreklamatu ez diren lanak museoaren ardurapean geldituko dira.
11. Lanaren aurkezpenak baldintza hauen onarpena suposatzen du.
12. Oinarri hauetan kontutan hartu ez den baldintzaren bat balego epaimahai eta antolatzaileen irizpideen arabera erabakiko dira.