TXAPELAREN EKOIZPEN PROZESUA
1. Lehengaia
1. Lehengaia den artilea, bere berean, Australiatik dator gehienbat.
2. Artile zikina
Artile zikinak jasaten duen lehenengoko eragiketa abere-koipea ikuzten duen garbiketa da. Handik zabaldu eta malutatan zatikatzen duen diablo deritzonera pasatzen da, kardamarako prestatuz. Kardamek artilea harrotu egiten du, manta edota faja bat bilakatuz. Azken eragiketak ezberdindutako metxatan zatituko ditu.
3. Metxak
Metxa hauek selfactina deritzon tresnan, -bi zati dituen makina, bata, metxak jartzen direnekoa, mugiezina, eta bestea, non kanilak deiturikoak dauden, mugikorra- bihurdura egokia hartzen dute. Azken zati honen labandura erregularrak hariari, behar duen iraunkortasun eta sendotasuna emango dio.
4. Haria
Ehundegietan erabili ahal izateko haria txirrikatan jartzen duten harilkatzaileetara pasatzen da.
5. Ehundegiak
Ehundegietan haria elkarrekin lotzen doa automakikoki, joera triangeluarra duen maila bat lortuz, txapela izango denaren oinarria.
6. Txapela
Txapela, aske dauden bi ertzak radiozko oihal baten bitartez lotuko dituen josteko-tresnetara pasatuko da, eta txapelaren txortena gehituko zaio. Orduan, txapelak, azkenean eduki behar duenarena baino, ia bikoitza izango da bere tamainua.
7. Batanetan
Batanetan, ur-korronteak, mazoen kolpeekin batera, piskanaka, ehuna hestutzen doa, oihalaren sendotasuna eman arte, gero tintatzera igaroz.
8. Txapelak
Txapelak, lehortzaileetara igarotzeko, atezatu egingo duen molde edota hormatan kokatuko dira gero.
9. Lehortu ondoren
Lehortu ondoren, karda begetalak dauzkaten zilindro batzuren gainean kokatzen dira txapelak, mugimendu birakari baten bitartez, ilea atereaz eta oso azkar biratzen duten aihotzez, tundidora deritzon beste tresna batetan, moztu eta berdintzen da.
10. Tailerrean
Txapela bukaerarako, forroa eta badana deritzona nola beste apaingarri guztiak (zintak, ezaugarri, armarri) jarriko zaien tailerrera pasako dira, salmentarako paketetan sartuz.