XV. mendeko burdinola baten aztarnak aurkitu dira La Encartadan

Aste Santuko jai egunak igaro eta eguneroko lanetara itzuliz, aurkikuntza garrantzitsu bat eman da La Encartadan. Zehazki, langile ohien etxebizitzetan egin beharreko lanak direla eta, ikerketa arkeologikoa aurreikusita zegoen, non eraikinaren beheko solairuan dauden antzinako burdinola hidrauliko baten aztarnen kalitatea eta interesa ezagutu nahi den. Lehengo ikerketa honen emaitzak oso onak izan dira: etxebizitza azpiko tailerrez gain, ondoko zabaldegian ikaztegi zaharrak aurkitu dira. Dokumentazio lanek aditzera eman dutenez, Balmasedako kontzejuak XV. mendearen bukaeran jabetzan zuen burdinolaren aztarnak omen dira. Beranduago, XVII. mendearen hasieran hain zuzen, esku pribatuetara pasatu zen eta XIX. mendearen erdialdean, birmoldatu egin zen lau errotarrizko errotan bilakatuz. Ondoren, txapel fabrikak ur-jauzia erabiliko zuen.

Lehenengo lan hauen ondoren, arkeologi proiektu osoaren erredakzioa burutuko da, burdinolak okupatu zuen leku guztiaren indusketarekin. Aurkikuntza honen ondorioz, obraren egutegi osoa berregin behar izan da. Kanpoko lanek lau astez luzatuko direla aurreikusten da. Dokumentazio arkeologikoa bukatzen denean, mantendu diren egituren kantitatea eta kalitatea ikusirik, etxebizitzetan egin beharreko lanekin aurrera egiteko erabakia hartu beharko da.

Osotasunean, multzoak garrantzi handia du, kantauriar aldean industen den labe bikoizdun lehenengo gabitegia izan daitekelako. Aurkikuntza honek, La Encartadako ondarea aberastuko du eta gailu hauen historia eta ezagutza garatu eta hobetzen lagunduko du.

LIBURU BERRIA
Argazkiak
FEVE IBILALDIAK
Tren turistikoa



































Boinas La Encartada Museoa Bē El Peņueco, nē 11 48.800 – Balmaseda (Bizkaia) Telef. 946.800.778 - Fax: 946.800.230
www.laencartadamuseoa.com e-mail: info@laencartadamuseoa.com