historia

LANTEGIAREN HISTORIA

Lantegia hiribilduko Marcos Arena Bermejillo indianoaren ekimenaz sortu zen. Hain zuzen ere, funtsean gaur egun garai hartan bezala dagoen multzo industriala eraiki zuen. Harik eta itxi arte, ekoizpena integrala izan zen, lehengai gordina erosten zuelako eta irun egiten zuelako. Gero, txapelak (produktu nagusia), estalkiak, oihalak, bufandak, galtzetinak, matazak edo buru-berokiak egiteko erabiltzen zuen.

Gaur egun, zenbait eraikin daude, eta, euren artean, museo-lantegia eta enpresak langileentzat eraikitako etxeak nabarmendu behar dira: lantegiaren alboan dauden etxebizitzak (1892-1894koak) eta BI-636 errepidearen ondoko beste talde bat (XX. mendearen hasierakoa). Bertara atxikita, kapera. Mendearen erdialdera arte, gainera, auzuneko eskola ere izan zen. Horrez gain, aparteko etxebizitza ere bazegoen arduradunarentzat.

Arlo mekanikoari begira, balio handiko makinak daude bertan, eta gehienak jatorrizkoak dira. Makina guztiak 1892ko lehena ordezkatu zuen Voith etxeko (1904ko) turbina hidraulikoaren bidez jartzen ziren abian. Turbinari esker, pletinen eta barren sistemak jira-biraka hasten ziren, eta, euren polea zein uhalen bitartez, ekoizpen-makina bakoitza mugitzen zuten. Horrez gain, soberakin elektriko txikia ekoizten zuten argia emateko.

LIBURU BERRIA
Argazkiak
FEVE IBILALDIAK
Tren turistikoa



































Boinas La Encartada Museoa Bē El Peņueco, nē 11 48.800 – Balmaseda (Bizkaia) Telef. 946.800.778 - Fax: 946.800.230
www.laencartadamuseoa.com e-mail: info@laencartadamuseoa.com