ALBISTE NABARMENAK

2007/12/17

ERAKUSKETA HANDITU

Boinas La Encartada Museoan fabrikako jabe-ohiaren etxebizitza erakusgai

Urtea bete baino lehen Boinas La Encartada Museoak erakusketa handitu egin du. Zentzu honetan, fabrika eta fabrikazio prozesuaz gain, antzinako jabeek fabrikan bertan zuten etxebizitza erakutsiko da ere.

Etxebizitza hau ez zen beraien ohiko bizitokia. Hasieran momentu zehatzetan erabili izan zen, hots, produkzioak horrela eskatzen zuenean, ala bezeroren baten zain gelditu behar zirenean. Beranduago, udako denboraldia igarotzeko erabilia izan zen. Etxebizitzaren tamaina, bai fabrika zein Arenatarren familia ugaldu ahala handitzen joan egin zen.

Gaur egun, etxebizitzaren balizko berregitea ikus dezakegu; sorkuntzatik, XX. mendeko 20-30 hamarkadak arte etxebizitzak izan zuen itxura, hain zuzen ere. Zehazki, jangela eta egongela zirenak berreskuratu egin dira, harrera bere pianolarekin, sukaldea, logela nagusia, umeen logela eta zerbitzarien gela, bai eta komuna zein despentsa. Gai batzuk, originalak dira (altzairuak, dekorazio gaiak, ontziteria, eta abar) eta beste batzuk imitazioak, hots, paperak eta oihalak esate baterako.

LIBURU BERRIA
Argazkiak
FEVE IBILALDIAK
Tren turistikoa



































Boinas La Encartada Museoa Bē El Peņueco, nē 11 48.800 – Balmaseda (Bizkaia) Telef. 946.800.778 - Fax: 946.800.230
www.laencartadamuseoa.com e-mail: info@laencartadamuseoa.com