ALBISTE NABARMENAK

2008/26/02

Boinas la encartada museoak bere lehenengo urtemuga hamalau mila bisitari ingururekin ospatzen du

2007 urtean zehar, Boinas La Encartada Museoak 13.840 bisitari jaso ditu, urtarrilaren 10ean ospatzen duen bere lehenengo urtemugaren epean 13.978 bisitari izan dituelarik.

Berriki zabaldutako azpiegitura honetara hurbildutako pertsonarik gehienak, %80a hain zuzen ere, Bizkaiko herrialdetik etorri izan dira. %10a Erkidego Autonomo beste herrialdeetatik eta Nafarroatik. %8a estatutik etorri da, batez ere Katalunia, Burgos eta Kantabriatik. Gainerako %2a atzerritik etorri izan dira.

Adinari dagokionean, Boinas La Encartada Museoa bisitatu duten talderik handiena nagusiei dagokie, ehuneko 64 batekin.

Aipagarri, joan den urtean burututako ekintza bik izan zuten arrakasta:

  • Alde batetik, FEVE (Ferrocarriles de Vía Estrecha)-rekin sinatutako akordioa. “Historiaren trena” deitutako programak, 848 pertsona ekarri zituen museora, ekaina, uztaila eta urriko hilabeteetako igandetan. Bisitariok txapelen fabrikazio prozesua ikusteaz gain, balmasedar putxera gozo bat dastatu ahal izan zuten museoko kafetegian.
  • Beste alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak jubilatu zein emakumeen elkarteei zuzendutako “Museoak Barrutik” deritzon programak, 1.744 pertsonari aukera eman zion Industri Iraultzaren lehenengo urteetara “bidai birtuala” egiteko. Bertan, garai horretako bizimodua zein lan egiteko sistema garrantzitsuenak ezagutu ahal izan dituztelarik.

Aldi berean, aipamen berezia merezi du uztailaren 18an jaso genuen Ruta Quetzal delakoaren laurehun kideen bisitak. Honek, fabrikako instalazioak ezagutzeko aukera eman zion mundu osotik etorritako ibiltariei eta gomutapen gisa, beraien herrietara txapela bat eramateko beta ere.

Bukatzeko, hasi berri den 2008 urte honetan, Boinas La Encartada Museoak estatu eta atzerri sare kulturalean sartzeko promozio lanak egiten jarraituko du, batetik. Eta bestetik, Euskadiko mota honetako museo bakarra den heinean, ahaleginak honen finkapenera zuzenduko ditu ere. Aukera hau ezin galdu, estatu osoan toki berean lantegi talde osoa mantentzen duen multzoa izanik, hots, sortu zeneko makineriarik gehiena mantentzen duen fabrika bera, langilegoa eta beraien etxebizitzen eraikinak eta aparteko kalitatea duen paisaia-ingurunea Kadagua ibaiaren ertzetan.

Balmaseda, 2008ko urtarrilak 10


pdf Jeitsi fitxategia pdf formatuan

FEVE IBILALDIAK
Cadaguako trena (pdf)
IKASTETXEENTZAT
Prezio bereziak
Boinas La Encartada Museoa Bº El Peñueco, nº 11 48.800 – Balmaseda (Bizkaia) Telef. 946.800.778 - Fax: 946.800.230
www.laencartadamuseoa.com e-mail: info@laencartadamuseoa.com