PUTXERA edo TRENEKO ELTZEKOA plater bakarra da, eta indabaz, urdaiez, txorizoz eta odolostez eginda dago. Lurrun-makinen garaian hasi zen prestatzen, tren-bidaia luzeetan Roblako treneko makinistek euren jatekoa trenetako galdaren lurrunari esker berotzen zutenean.
Gastronomiako tradizio hori Balmasedakoa da, eta, bertan, ohiko beste errezeta bat ere badute: patatak antxoekin edo patatak Balmasedako erara.
PUTXERAK eltze moduan erabiltzen den ontzia dauka, eta artisauen erara errematxez sendotutako txapazko armazoiaren barruan dago sartuta. Zilindroaren oinarritik hurbil, errekuntza kontrolatzeko eta egur-ikatza sartzeko atetxoa dago, eta, beharrezkoa izanez gero, hauspoa erabiltzen da airea sortzeko.