fundazioa

FUNDAZIOA

Boinas La Encartada Kultur Ingurunea Fundazioa 2006. urtean sortu zen, Bizkaiko Balmasedako inguruan dagoen La Encartada txapel-lantegi zaharraren kokagunea artatzeko, zabaltzeko eta kudeatzeko asmoz.

Hamarkada batean zehar, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Balmasedako Udalak lantegia zaharberritu dute museo bihurtzeko. Bi erakundeak fundazioko patronukide sustatzaileak diren arren, aurrerantzean udalak berak garatuko du Boinas La Encartada Museoa birbaloratzeko proiektua. Era berean, ustiatu eta erakutsi ere egingo du.

Zaharberritzeko proiektuaren lehen fasea amaitutakoan, museoa 2007ko urtarrilaren 10ean ireki dute. Hasierako eskaintzaren arabera, lantegi-museoko beheko eta lehenengo solairuak ikusi ahal izango dira, kafetegia jarriko da abian eta onibarreko eremu naturala jolasgunea izateko egokituko da. Ostean, museoa osatuko duten etxe zaharrak eta kapera zaharberrituko dira. Ahalegin horren guztiorren ondorioz, ondarea zaindu, kultura sustatu eta beharrezko zerbitzuak eskaintzen dituen gunea sortuko da.

LIBURU BERRIA
Argazkiak
FEVE IBILALDIAK
Tren turistikoa



































Boinas La Encartada Museoa Bē El Peņueco, nē 11 48.800 – Balmaseda (Bizkaia) Telef. 946.800.778 - Fax: 946.800.230
www.laencartadamuseoa.com e-mail: info@laencartadamuseoa.com