Boinas La Encartada ehun urtetik gorako kokagunea da, eta, 1892. urtean sortu zutenetik harik eta 1992. urtean itxi zuten arte, artilezko puntu-lanak egiten zituzten bertan. Adibide bereizgarria da benetan Bizkaiko industria-sarean.
Batetik, artilezko ehungintzaren industria-sektoreak zeresan txikia dauka lurraldean, baina aitzindaria izan zen industriaren aroko aurrerapen teknikoak ezartzeko orduan. Bestetik, are interesgarriagoa da, bere sorreratik bertatik ezer gutxi aldatu delako. Izan ere, bere kokaguneak, langile-koloniak, pletinen eta barren sistemak eta makinek iraultza industrialaren hasierara garamatzate.
Ondareari begira interes handia daukanez, multzoa hamarkada batean zehar zaharberritu da, euskal ehungintzaren adierazgarri den museoa sortzeko.