ALBISTE NABARMENAK

2011/04/13

ALDI BATERAKO ERAKUSKETA:
Bidaiariak/Viaggiatori/Viajeros


2011ko apirilaren 15etik ekainaren 26ra

 


Programa deskargatu (pdf) >>

 

ORDUTEGIA:

 


Asteartetik – Ostiralera

10:00 – 14:00

16:00 – 19:00

Larunbata

10:30 – 19:00

Igandea

11:00 – 15:00

Astelehena

Itxita













SARRERA: DOHAINIK

 

ERAKUSGAI DAUDEN OBRAK: Guztira10 artisten 31 obra.

Bidaiariak/Viaggiatori/Viajeros – CASA FALCONIERI

Casa Falconieri ikerketa etxea 1992an sortu zen, Sardinia uhartean, eta nazioarteko erreferentziazko zentro bilakatu da. Esperimentazioa da zentroaren kudeaketaren oinarrizko araua.

Oso egitura etikoko kontzeptu berritzaileak abiapuntu hartuta, Europan barrena dabil aspaldi Casa Falconieri, eta onespen berezia lortu du. Izan ere, bere filosofiak kontzeptuak eraldatzen ditu, etengabeko bilaketa eta esperimentazioa du helburu, eta, komunikazio arinaren bidez, pentsamolde eta arte mota jakin bat transmititzen du; hain zuzen ere, irakasleek transmititzen diete pentsamolde eta arte mota hori ikasleei.

In progress dagoen laborategiaren ideala da zentroaren diskurtsoaren euskarria, eta egoera emankorrak sorrarazten ditu horrek: nagusiki, arteari, hizkuntzen arteko harremanari eta komunikazio-maila guztietan gertatzen den orori buruz hausnartzeko proposamenak.

Jarraitutasuna da ikerketaren ezaugarri nagusia, eta ikerketa-ildoaren edukiak argiak dira eta eguneratuta daude. Uharteko eta Europako lurraldean jartzen du arreta ikerketak, eta bidezidorrak irekitzen ditu bertan, baina, batez ere, eremu berriak sortzen ditu ausaz eta, jakinaren gainean, berrikuntzarantz egiten du.

Urteak igaro ahala, organikoki ernetako ekimen bat eratu da. Ikerketa zuzendu du ekimen horrek, eta ezaugarri nagusitzat etengabeko berrikuntza duen etengabeko lan bihurtu dira prozedurak.

Laborategia da bilaketarako lekurik aproposena, irakasleek erantzukizun handi eta konplexua baitute bilaketa horretan, ikasleak trebakuntza- eta ikaskuntza-prozesuan gidatzeko.

Ikuspegi eta ideologia hori erabiltzeak esan nahi du elkarrizketa eta elkarrekiko konfiantza atsegingarria sortu beharra dagoela. Hartara, metodo ugari erabil daitezke, ezberdinak pertsonalak diren neurrian, elkartasun-printzipioa ardatz hartuta betiere.

Laborategira heltzen diren artistek (bidaiariek) lan egin eta esperimentatu egiten dute bertan, eta Europako lurraldean barrena ibiltzen dira, Casa Falconieri zentroak sustatzen duen ikerketa motaren ordezkari.
Bere egitura etiko eta kontzeptual berezia dela eta, Casa Falconieri zentroak esperimentazioarekin zerikusia duten jardueren antolaketan esku harrarazten die artistei, eta nazioarteko testuinguru artistikoetan sartzen ditu. Hartara, etengabeko elkarrizketa eta truke- eta lankidetza-testuingurua sortzen dira, eta guztiek hartzen dute parte bertan, ehundura emankor eta dinamikoa sortuz.

Bidaiariak/Viaggiatori/Viajeros proiektua bidaiaren gaineko ikuskera jakin batetik jaio da: bidaia esperientzia fisiko, kontzeptual eta sentsorialtzat hartzen duen ikuskeratik. Casa Falconieri zentroko laborategian garatu, irakatsi, sortu, lan egin eta esperimentatu duten artisten arteko harremanetik sortu da ikuskera hori; elkar gurutzatzen duten, elkarrengandik urruntzen diren eta gero berriro bat egiten duten askotariko bideez osatutakoa bidea da.

Jarduera esperimentalen programazioan, Italiako eta nazioarteko erakundeekin elkarlanean aritzen da Casa Falconieri, etengabeko berrikuntza- eta esperimentazio-helburuak baititu komunean haiekin. Hain zuzen ere, hauek dira zentroaren laguntzaileak: Sardiniako Eskualde Autonomoko Kultura Saila (Italia), Cagliariko Probintzia (Italia), Sardiniako Bankua Fundazioa (Italia), Italiako Kultura Ministerioa, Oraniko Nivola Fundazioa (Italia), Betanzoseko CIEC Fundazioa (Espainia), Toledoko Diputazioa (Espainia), FIArt Madrid Fundazioa (Espainia), Cagliariko Teatro Lirico Fundazioa (Italia), Estampa Madrid (Espainia), Kouter 31 (Belgika), Ikas-Art (Bilbo), Boinas la Encartada Museoa (Balmaseda).
Gabriella Locci
Casa Falconieri zentroko presidentea

 


 

BIOGRAFIAK

FRANCESCO ALPIGIANO

Nuoron jaio zen, eta han bizi eta lan egiten du. Nuoron bertan amaitu zituen arte-ikasketak, Istituto Statale d’Arte ikastegian, 1986an, eta, 1999an, lehen saria irabazi zuen C. Nivola Fundazioaren II. Eskultura Sariketa entzutetsuan, Oranin (Sardinian).

Arte-sariketa eta -azoka garrantzitsuetan parte hartu izan du, Italian zein atzerrian.

 

RAFA ANGULO

Antonio Arnau pintorearekin hasi zuen prestakuntza artistikoa. Hain zuzen ere, Pinturako lizentzia eskuratu zuen Antonio Arnauk, Gaztela-Mantxako Unibertsitatean, Cuencan.

Lan grafikoari buruzko hainbat lantegitan parte hartu du, eta, tartean, nabarmentzekoak dira Pilar eta Joan Miró Fundazioan (Mallorcan) eta Casa Falconieri zentroan (Sardinian) antolatutakoak; Casa Falconieri zentroko lantegian Toledoko Diputazioak arte-ikasketetan sakontzeko emandako beka bati esker hartu zuen parte.

Bakarkako zein taldekako erakusketa ugaritan parte hartu du, eta zenbait sari eman dizkiote, hala nola Carmen Arozena Nazioarteko XXXVI. Grabatu Sariketakoa.

Zenbait bilduma osatzen ditu bere lanak, hala nola Espainiako Liburutegiak Madrilen duen egoitzakoa, Toledoko Diputazioarena, Urrutiko Hezkuntzarako Espainiako Unibertsitateak Plasentzian duen egoitzakoa, La Palmako Museoarena eta Iberdrola — Gaztela-Mantxako Unibertsitatea bilduma.

 

SIMONE DULCIS

Milanen jaio zen, 1971n, eta, atzerrian zenbait esperientzia izan ondoren, Sardinian kokatu zen, 1982an. 1990ean, Atzerriko Hizkuntzetako diploma eskuratu zuen, La funzione dell’arte nella società tesiari esker, eta, ondoren, ikasketa humanistikoak amaitu eta arte figuratiboaz eta poesiaz zaletu zen. 1989tik aurrera, prestakuntza autodidakta izan zuen, eta Sardinian, Unbrian eta Lazion ikasi zuen. Cagliariko arte-giroarekin harremanetan jarri zen. 1994an hasi zen bakarkako eta taldekako erakusketetan parte hartzen eta, 2002tik aurrera, kolorearen adierazkortasunari buruzko lantegia diseinatu eta zuzendu du.

Buruko osasuna zaintzeko zerbitzu-lantegi integraletan parte hartzen du, eta Circo Calument arte-konpainiaren sortzaile eta partaide da.

2010ean, lan esperimental bati ekin zion Casa Falconieri zentroko grabatu-estudioan, Sardinian (Italian).

 

JORGE GARCIA

Ikasketak:
Arte Ederretan lizentziatua, UCLMn. Batxilergo artistikoa Toledoko arte-eskolan.
Eskultura garaikideari buruzko ikastaroak Fundación Juan March-en, Javier Maderuelo, Josefina Alix, Teresa Blanch eta Vicente Jarque irakasle zituela.
Egungo Artearen tailerra, Nacho Criadoren eskutik. Circulo de Bellas Artes _ Madril.

Sariak eta Bekak:
Arteetako profesionalentzako beka Casa Falconierin _ Italia 2009 / 2008
X. CCM Eskultura Saria.- “Antoni Gelabert” d´Arts Plàstiques 08 Ciudad de Palma lehiaketako finalista
Palma de Mallorca 2008 / Aire-zabaleko eskulturaren I. saria. Excultural 07 _ Bargas, Toledo 2007
Velázquez Etxearen Arte Plastikoen beka_ Madril 2005 / Estampa saria 2004_
Madril 2004 / “Antoni Gelabert” d´Arts Plàstiques 2003 Ciudad de Palma lehiaketako finalista_
Palma de Mallorca 2003 / 2002 Gaztela-Mantxako Artista Gazteen Lehiaketako lehenengo saria.
 JCCM / Arteetako profesionalen beka. Toledoko Diputazioa / Lorpen-saria Toledoko Diputazioko Arte Plastikoen 4. lehiaketan / “Fernando Zóbel” Arte Plastikoen lehiaketan lehenengo saria _ Cuenca 1999

 

Bildumak:
Antonio Pérez Fundazioa. Cuenca _ Cuencako Diputazioa _ Arte Garaikideko Museoa. Toledo_ Gaztela-Mantxako Erkidegoen Batzordea _ Eskualdeko Artxibategi Historikoa _ Toledoko Diputazioa_ Aire-zabaleko eskulturaren museoa, Dehesa Boyal. Navas del Marqués. Avila _ Bargaseko Udala. Toledo _ Gaztela-Mantxako Unibertsitatea_ Fernando Zóbel Institutua, Cuenca _ Caja Castilla la Mancha. CCM _ Pilar Citoler Bilduma. Madril. _Velázquez Etxea. Madril _ Casa Falconieri. Cagliari. Italia _ Toledo, Cuenca, Madril, EAE, Valentzia, Bartzelona, Paris, Cagliari, Toulouse, New York, Sao Paulo eta Mexikoko bilduma pribatuak.

 

IGNACIO LLAMAS

Arte Ederretako lizentzia eskuratu zuen, Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta Luis Gordillo, Musuo Miura, Jaime Lorente, Gerardo Aparicio eta beste artista batzuekin zenbait lantegitan parte hartuz osatu zuen prestakuntza.

1990eko hamarkadaren hasieran, bakarkako lehen erakusketa egin zuen. Ordutik, galeria, museo eta arte-zentro ugaritan erakutsi ditu bere lanak. Bakarkako eta taldekako erakusketetan parte hartu du, Espainian, Portugalen, Italian, Alemanian, AEBetan eta Argentinan, eta arte garaikideko azoka ugaritan izan da, Espainian zein nazioartean. Besteak beste, Patio Herreriano Museoan, Unión Fenosa Arte Garaikideko Museoan eta Caixa Galicia Fundazioan erakutsi ditu bere lanak, baita ARCO, TIAF eta Art Brussels azoketan ere.

2002. urtearen erdialdean, planoa alde batera utzi eta bolumetriaren alde egin zuen bere lanak. Lan bolumetrikoa zaila da sailkatzen, eskulturaren, instalazioaren eta arte-objektuaren artean baitago. Nabarmentzekoa da karga poetiko handia duela eta, haren bidez, gizakiaren barnetasunean, haren eta transzendentziaren arteko harremanean eta beste kontzeptu batzuetan sakondu duela.
Lan horrekin aurrera jarraitzearekin batera, 2009an, argazkilaritza-mundura luzaroan hurbildu ondoren, lehenengo pieza fotografikoak sortu zituen, bolumendun lanaren espiritu iradokitzaile eta mistikoari eutsiz.

Zenbait bilduma publiko eta pribatu osatzen ditu bere lanak, Espainian zein Espainiatik kanpo, hala nola Patio Herreriano Museoarena, Unión Fenosarena, Circa XX – Pilar Citoler bilduma, Coca Cola Fundazioarena, Madrilgo Kutxarena, Gaztela-Mantxako Kutxarena eta Iruñeko Udalarena.

 

GABRIELLA LOCCI

Cagliarin (Sardinian) jaio zen, eta grabatu-tekniketan eta estanpazio-prozesuetan sakondu eta haiekin esperimentatu du arte-lanean, grabatuak ekoitziz. Formatu handikoak dira grabatuak, eta teknika kalkografiko tradizionalak eta esperimentalak konbinatuz sortutako zeinu-bilbeak dituzte ezaugarri nagusitzat.

Cagliariko Unibertsitateko Matematika Zientzien Saileko Diziplinarteko Ikerketa eta Esperimentazio Taldeko kide izan da, baita artearen eta ikuskizunaren alorreko talde esperimentaletakoa ere.

Hirigunean esku hartzeko proiektuetan parte hartu du, erakunde publikoen eskariz, baita hirien aldiriko arkitekturaren kalifikazioa aldatzeko proiektuetan ere.

1992 eta 1997 artean, Istituto Europeo di Design erakundeko grabatu- eta estanpazio-tekniken laborategiko irakasle eta arduradun izan zen, Cagliarin (Italian), eta, 2001ean, Errumaniako Kultura Ministerioak Tescani-n artiste en residence izatera gonbidatu zuen.

1990eko hamarkadaren hasieran, bere lantegia sortu zuen: Casa Falconieri esperimentazio- eta ikerketa-zentroa, grabatuaren kudeaketa ireki eta esperimentalaren adierazgarri bakarra. Oso eredu berritzailea sortu zuen, eta jarraibide berriak finkatu ditu. Horren ondorioz, zenbait sari eskuratu ditu nazioartean. 2006 eta 2010 artean, Italiako Kultur Ondasunen eta Jardueren Ministerioaren ordezkaria izan da Cagliariko Teatro Lirico Fundazioan.

Zenbait bilduma publiko eta pribatu osatzen ditu bere lanak, Italian zein Italiatik kanpo, hala nola Madrilgo Erkidegoarena, Estampa bilduma, Centro de Artes Visuales / Museo del Barro bilduma (Paraguai) eta Migliorisi Fundazioarena (Paraguai),

 

ANTONIO MALLUS

1976an, Liceo Artistico Statale ikastegiko diploma lortu zuen, Cagliarin, eta, urte hartan bertan, Florentziara aldatu zen. Pintura-ikasketak 1980an amaitu zituen, Accademia di Belle Arti ikastegian, Gustavo Giuliettirekin, eta, berehala, irakasle hasi zen bertan. Bere ibilbide artistikoa ere orduan hasi zen ofizialki. 1985ean, Discipline Pittoriche irakatsi zuen Insituto d’Arte ikastegian, Oristano-n (Italian), eta, 1989an, Cagliarira itzuli zen. Gaur egun, Quartu Sant’Elena komunan bizi eta lan egiten du. Ikerketa-ildo hauek lantzen ditu:

Tapiz-pintura, oihal gaineko zapiak (1978); monokromia – tributuak (1978) (Piero Manzoni); polikromia – olioak keropintura; monokromia – esmalte arrosa eta urdina (1978-1980); graffitograma (1982); polikromia – ecoline-a (1980); inplosioak, esplosioak – olioak (1990); geometria mistikoa – geometria sinbolikoa (1991); paisaia neoinformala – monokromia, polikromia (1992).

Oraindik ere nahiago du oihal gaineko olioa eta kartoi gaineko ecolinea erabiltzea pintatzeko eta, 2002tik aurrera, grabatua landu du berriz, Casa Falconieri zentroari esker, Gabriella Loccik gonbidatuta.

 

ROBERTO PUZZU

Sassarin jaio zen, eta bertako arte-institutuan ikasi zuen. Oraindik ere bertan bizi da eta, hamarkada batez gutxi gorabehera, pinturako irakasle-lanetan aritu zen hango institutuan.

Egun, Sassariko Arte Eskolako zuzendari da.

Diseinuan aritzen da, diseinu grafikoaren eta jantzigintzarako artisau-osagarrien diseinuaren alorrean, eta pinturaren eta grabatuaren teknika tradizionalak eta irudiak garatzeko eta sortzeko informazio-teknologia konplexuen erabilera adierazten ditu oro har egungo ekoizpenak.

Italiako zein atzerriko bilduma publikoak eta pribatuak osatzen ditu bere lanak.

 

GIOVANNA SECCHI

Sassariko Istituto d’Arte ikastegian irakasle zela, 1989 eta 1994 artean dekorazioa irakatsi zuen hiri hartako Accademia di Belle Arti ikastegian.

1970eko hamarkadan, A taldeko partaide izan zen; uharteko neoabangoardiaren esparruan Mauro Mancaren inguruan sortu zen A taldea.

La Rosa talde kontzeptualeko kide izan zen, eta erakusketa ugaritan parte hartu du, Italian zein atzerrian.

Artisau-diseinuaren alorrean ere aritu da, ehungintzan.

 

ANDREA SPIGA

Ikasketa teknikoetako diploma eskuratu zuen eta, aldi berean, prestakuntza artistikoa landu zuen.

1990eko hamarkadan, zeramika artearen eta artisautzaren aldetik lantzen zuen laborategi batean sartu zen. Prestakuntza artistikoan sakondu zuen, eta Casa Falconieri zentroko laborategian eta ikastaroetan parte hartuz egituratu zuen prestakuntza.

2010ean, Casa Falconieri zentroak bi hilabeteko lan-beka bat eman zion, CIEC Estanpa Garaikidearen Nazioarteko  Zentroaren grabatu-lantegian parte hartzeko, Betanzosen (Espainian), eta “Viaggiatori/Bidaiariak” proiektuan sartu ere egin zuen; Ikas-Art Nazioarteko Unibertsitate Artearen II. Erakusketan aurkeztu zuten proiektua, Bilbon.

 

 

 

HARREMANETARAKO:

Tlfa.: 946 800 778
Emaila: info@laencartadamuseoa.com
Web: www.laencartadamuseoa.com
Sare sozialak: www.facebook.com/laencartada




LIBURU BERRIA
Argazkiak
FEVE IBILALDIAK
Tren turistikoa
EGUTEGIA
Erakustaldi-bisitak





















Boinas La Encartada Museoa Bē El Peņueco, nē 11 48.800 – Balmaseda (Bizkaia) Telef. 946.800.778 - Fax: 946.800.230
www.laencartadamuseoa.com e-mail: info@laencartadamuseoa.com